XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) egiten saiatu zen desesperaturik, baina alferrikakoa izan zen.

Muga guztiak itxirik zeuden guretzat.

Ekialderanzko erbesteratzeak 1941aren amaiera aldera hasi ziren.

Goiz batean, amonak, gurasoek eta nik lekualdaketarako agindua jaso genuen.

Nire aita Lehen Mundu-Gerrako zauritua zen, eta hori erabili nahi izan zuen gure erbesteratzea saihestearren.

Gurea lortu zuen, baina ez amonarena.

Amona eta nire gelako kide gehienak Rigara erbesteratu zituzten, Letoniara.

Ez dut inoiz ahaztuko agur mingarri hura: begira egon ginen Stuttgarteko geltokiko eskaileretan behera amona nola zihoan, gure begien aurretik desagertu zen arte.

Ez nuen gehiago ikusi.

Zorigaiztoko pertsona haietatik ia gehienak Einsatzgruppen (heriotz eskoadroiak) taldeen biktima izan ziren Riga inguruko baso batean.

Fusilatu baino lehen beren hilobia zulatzera behartu zituzten.

Jebenhausen-go aiton-amonen etxea uztera behartu gintuzten eta Gô*ppingen-go etxe juduetako batean berkokatu gintuzten.

Nire gurasoak lan egitera behartu zituzten emakumeentzako barruko arropak egiten ziren fabrika batean, (...)